Zuhaitzei loturiko arriskuen ebaluazioa Euskal Herrian
Zuhaiztiaren zaintzan, gestioan eta zuhaitzei loturiko arriskuen analisian adituak.
Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan adituak gara zuhaiztiaren gestioan eta zuhaitzei loturiko arriskuen analisian Euskal Herrian. Teknika espezializatuak erabiltzen ditugu arriskuak ebaluatu eta gutxitzeko zuhaitzen egonkortasuna eta oasunean fokua jarriz. Hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:
Burutzen ditugun arriskuen ebaluazioak
Inspekzio bisuala
Zuhaitzek izan ditzaketen arazoak identifikateko inspekzio bisual zehatzak burutzen ditugu akats estrukturalak, kaltetutako guneak, onddo egurjaleak edo ahulgune eta gaixotasunak identifikatuz.
Inspekzio bisuala lehenengo pausua izaten da zuhaitz bat ebaluatzeko orduan. Gure adituek ikusgarri eta eskuragarri guztiak aztertzen dituzte kontu handiz gune kaltetu edo arrisku potentzialak identifikatzeko. Prozesun honetan zulodun guneak, arrakalak, hausturak, onddo egurjaleak, izurriteak eta zuhaitzaren egonkortasuna arriskuan jar dezaketen akatsak aurkitzeko.
Egonkortasun ebaluazioa
Zuhaitzen egonkortasuna analizatzen dugu froga espezifikoen bitartez hauek haizearekiko eta beste faktore metereologiko batzuekiko daukaten erresistenzia zehaztu eta zuhaitzaren iraultzea edo enbor zein arramen haustura ekiditeko asmoz.
Zuhaitzen egonkortasuna erabakigarria da erorketa eta kalteak ekiditeko orduan. Tresna aurreratuak erabiltzen ditugu zuhaitzak inklinazioa eta haizearekiko daukan erresistentzia neurteko. Ebaluazio honek euskarri gehigarri bat behar duten zuhaitzak identifikatzen laguntzen digu baita murrizketa inausketa bat edo zuhaitzaren mozketa beharrezkoa diren kasuak.
Sustraien analisia
Sustraien egoera eta hauek hartzen duten azalera ebaluatzen dugu zuhaitzaren egonkortasunari eragin diezaieken arazoak antzemateko.
Sustraiak oinarrizkoak dira zuhaitzaren estabilitate eta elikadurarako. Lurraren eta sustraien analisiak burutzen ditugu ustelduradun sustraiak, lurraren trinkotzea edo lur azpiko zerbitzu zein estrukturekin interfetrentziak identifikatzeko. Analisi hau oinarrizkoa izanten da zuhaitz batek zutik eta osasuntsu eutsiko dion jakin ahal izateko.
Izurrite eta gaixotasunen detekzioa
Zuhaitzen osasuna arriskuan jar dezaketen izurrite eta gaixotasunen identifikazio eta gestio zerbitzua eskaintzen dugu.
Izurrite eta gaixotasunek larriki ahuldu ditzakete zuhaitzak, arriskuak sortzeko joera handituz. Gaixotasun eta infekzio seinaleak identifikatzeko gaituta gaude eta gaixotasun zein izurriteen jarraipen, harrapatze eta tratatze teknika aurreratuak erabiltzen ditugu zuhaitzen egoera sanitarioa hobetzeko.
Jarraipen jarraitua
Sarrikako jarraipen programak abiarazten ditugu zuhaitzen segurtasun eta egoera sanitarioaren jarraipen erregular bat izateko.
Jarraipen jarraitua oinarrizkoa da denboran aurrera zuhaitzak osasuntsu mantentzeko. Noizean behineko errebisioak programatzen ditugu zuhaitzen egoera ebaluatu eta hauen gestio egokirako neurriak egokitzeko. Lan egiteko era honek arazoei aurre hartu eta prebentzio neurriak aplikatzeko aukera ematen digu.
Informe eta gomendioak
Zuhaitz bakoitzaren zaintza eta gestiorako gomendio espezifikodun txostenak egiten ditugu .
Ebaluazioak burutu ondoren, informe ulergarri eta zehatzak eskaintzen ditugu gure behaketa eta gomendioekin. Txosten hauek zuhaitzen jabe eta gestoreei erabakiinformatuak hartzen laguntzen die zuhaitzen zaintza eta arriskuen gestioari dagokienez.
Euskarri artifizialen kokatzea
Enbor eta arramatan euskarri artifizialak kokatzen ditugu hausturak ekidin eta akatsak izan ditzaketen eta arriskutsuak izan daitezken arramen erorketa sahiesteko.
Zuhaitzaren, eutsi beharreko zatien tamainaren eta aurkitutako akatsaren arabera, euste material ezberdinak erabiltzen ditugu; zuhaitzaren karga banatu eta gune kritikoetan estresa gutxitzeko edo urkilen mugimendu naturala onetsi eta haien hazkuntzan lagunduz etorkizun batean honek arrisku guztiz onargarri bat izan dezan.
Zuhaitzen birlandaketa
Zuhaitzak egokiagoak eta seguruagoak izan datezken guneetara birlandatu ditzakegu.
Beharrezkoa denean eta baldintzak aldeko ditugunean, zuhaitzarentzako eta inguruarentzako egokiagoak diren lekuetara mugitzen ditugu zuhaitzak. Prozesu honek zuhaitzaren eta leku berriaren prestakuntza hartzen ditu bere gain zuhaitzak etorkizuna eta hazkuntzarako baldintza hobeak izan ditzan