Zuhaitz mozketa eta inausketetan adituak Euskal Herrian

2015etik Ortuolan espezialistak gara zuhaitz mozketa eta inausketetan. Zuhaitzen osasun eta segurtasuna hobetzeko zerbitzua eskaintzen dugu.

Alturako tekniken bitartez makinak heldu ezin diren lekuetan ere burutu ditzakegu arriskutsuak izan daitezken zuhaitz edo zuhaitz atalen segurtatze edo erauzte lanak. Norbanako, enpresa eta administrazioa publikoarentzat egiten dugu lan Euskal Herrian eta inguruan.

Gure konpromisoa konponbide seguru eta eraginkorrak eskaintzea da proiektu bakoitzean.

Eskaintzen ditugun inausketa eta mozketa zerbitzuak

Emergentziazko mozketa

Zuhaitz batek pertsona edo jabetzen segurtasuna jokoan jartzen duenean, ezinbestekoa izaten da ahalik eta azkarren esku hartzea. Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan prestatuta gaude larrialdi egoera hauetan modu azkar eta seguruan lan egiteko.

Zuhaitz gaixoen mozketa

Zuhaitz gaixoak arriskutsuak izan daitezke erabiltzaile zein jabetzendako izan ditzaketen ahulgune edo akats estrukturalegatik eta baita inguruko zuhaitz batzuentzako ere. Analisi sakon bat burututa, beharrezkoa den kasuetan, zuhaitz mozketez arduratzen gara erabiltzaile, jabetza eta zuhaiztiaren ongizatea bermatzeko.

Mozketa prebentiboa

Etorkizunean arazoak sor ditzaketen zuhaitz edo zuhaitz atalak erauzteko burutzen da mozketa prebentiboa. Bereziki arriskua zuhaitzaren kokapenak edo osasun egoerak sortzen duenean.

Hildako zuhaitzen mozketa

Hildako zuhaitzak biodibertsitate handiko elementuak izan daitezken arren, kasu batzuetan, arriskutsuak ere izan daitezke jendea dabilen guneetan, denboraz ahulduz joaten baitira eta erortzeko joera izaten dute, baita suteak zabaltzekoa ere. Mozketa seguru eta eraginkorrak burutzen ditugu zuhaitz hauek kendu eta sor ditzaketen arriskuak murrizteko.

Interferentziengatiko mozketa

Zuhaitzen eta estruktura, kable, zerbitzu publikoen hodi eta abarren arteko interferentziak daudenean mozketa zehatzak burutzen ditugu kalte eta arazoei amaiera emanez.

Mozketa selektiboa

Mozketa selektiboaren bitartez aurrez aukeratutako zuhaitz batzuk mozten dira gaoinontzekoen egoera sanitarioa eta hazkuntza hobetzeko espazioa eta baliabide erabilgarriak optimizatuz.

Zuhaitz handien inausketan adituak Euskal Herrian eta inguruan

Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan, zuhaitz handien inausketa zerbitzua eskaintzen dugu Euskal herrian eta inguruan hauen segurtasun eta egoera sanitarioa zaintzeko asmoz. Jarraian hainbat inausketa mota ikus ditzakezu:

Formazio inausketa

Zuhaitz gazteetan estruktura eta hazkuntza egoki bat izateko burutzen den inausketa da formazio inausketa

Mantentze inausketa

Inausketa honen bitartez hildako, gaixotasunak dauzkaten edo kaltetuta dauden arramak mozten dira zuhaitzaren osasun egoera eta itxura hobetuz.

Segurtasun inausketa

Istripuak ekiditeko asmoz, segurtasun inausketa pertsona, eraikin edo ibilgailuentzako arriskutsuak izan daitezken arramak kendu beharra dagoenean erabiltzen da.

Arreta pertsonalizatua

Bezero bakoitzari egokitutako arreta eskaintzen dugu, bere beharretara egokitu eta neurriko konponbideak aurkituz.

Gaztetze inausketa

Zaintza egokia jaso ez duten zuhaitz zahar eta artagabeetan burutzen den inausketa da gaztetze inausketa, kaltetutako zatiak erauzi eta hazkuntza berri eta indartsu bat bultzatuz.

Inausketa estrukturala

Inausketa estrukturalaren helburua zuhaitzaren estruktura indartzea da, arazoak sor ditzaketen arramak kenduz eta hazkuntza ekilibratu eta seguru bat bermatuz.

Zuhaitz handien zaintzan adituak

2015etik

Harremanetan jarri