Zuhaitz mozketa eta inausketetan adituak Euskal Herrian

Arbolazain bat arnesarekin, zuhaitz bat motozerrarekin inausten, segurtasun-ekipoak jantzita zeru urdinaren aurrean.

2015etik Ortuolan espezialistak gara zuhaitz mozketa eta inausketetan. Zuhaitzen osasun eta segurtasuna hobetzeko zerbitzua eskaintzen dugu.

Alturako tekniken bitartez makinak heldu ezin diren lekuetan ere burutu ditzakegu arriskutsuak izan daitezken zuhaitz edo zuhaitz atalen segurtatze edo erauzte lanak. Norbanako, enpresa eta administrazioa publikoarentzat egiten dugu lan Euskal Herrian eta inguruan.

Gure konpromisoa konponbide seguru eta eraginkorrak eskaintzea da proiektu bakoitzean. 

Tamaina handiko zuhaitzen mozketa kontrolatuan adituak

Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan tamaina handiko zuhaitzen mozketa kontrolatuan espezializatu gara Euskal Herrian eta inguruan. Zerbitzu hau ezinbestekoa da arazo mekanikoegatik, fitosanitarioegatik edo inguruarekin interferentziegatik arazoak sortzen dituzten zuhaitzak erauzteko. Segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko asmoz, teknika aurreratuenak erabiltzen ditugu lan hauetarako.

Zuhaitz-enbor bat motozerrarekin mozten ari den arborista; babes-ekipoak daramatza baso-eremu batean.

Eskaintzen ditugun inausketa eta mozketa zerbitzuak

Izei baten silueta beltza atzealde zuri baten gainean.

Emergentziazko mozketa

Zuhaitz batek pertsona edo jabetzen segurtasuna jokoan jartzen duenean, ezinbestekoa izaten da ahalik eta azkarren esku hartzea. Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan prestatuta gaude larrialdi egoera hauetan modu azkar eta seguruan lan egiteko.

Izei baten silueta beltza atzealde zuri baten gainean.

Zuhaitz gaixoen mozketa

Zuhaitz gaixoak arriskutsuak izan daitezke erabiltzaile zein jabetzendako izan ditzaketen ahulgune edo akats estrukturalegatik eta baita inguruko zuhaitz batzuentzako ere. Analisi sakon bat burututa, beharrezkoa den kasuetan, zuhaitz mozketez arduratzen gara erabiltzaile, jabetza eta zuhaiztiaren ongizatea bermatzeko.

Izei baten silueta beltza atzealde zuri baten gainean.

Mozketa prebentiboa

Etorkizunean arazoak sor ditzaketen zuhaitz edo zuhaitz atalak erauzteko burutzen da mozketa prebentiboa. Bereziki arriskua zuhaitzaren kokapenak edo osasun egoerak sortzen duenean.

Izei baten silueta beltza atzealde zuri baten gainean.

Hildako zuhaitzen mozketa

Hildako zuhaitzak biodibertsitate handiko elementuak izan daitezken arren, kasu batzuetan, arriskutsuak ere izan daitezke jendea dabilen guneetan, denboraz ahulduz joaten baitira eta erortzeko joera izaten dute, baita suteak zabaltzekoa ere.

Mozketa seguru eta eraginkorrak burutzen ditugu zuhaitz hauek kendu eta sor ditzaketen arriskuak murrizteko.

Izei baten silueta beltza atzealde zuri baten gainean.

Interferentziengatiko mozketa

Zuhaitzen eta estruktura, kable, zerbitzu publikoen hodi eta abarren arteko interferentziak daudenean mozketa zehatzak burutzen ditugu kalte eta arazoei amaiera emanez.

Izei baten silueta beltza atzealde zuri baten gainean.

Mozketa selektiboa

Mozketa selektiboaren bitartez aurrez aukeratutako zuhaitz batzuk mozten dira gaoinontzekoen egoera sanitarioa eta hazkuntza hobetzeko espazioa eta baliabide erabilgarriak optimizatuz.

Zuhaitz handien inausketan adituak Euskal Herrian eta inguruan

Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan, zuhaitz handien inausketa zerbitzua eskaintzen dugu Euskal herrian eta inguruan hauen segurtasun eta egoera sanitarioa zaintzeko asmoz. Jarraian hainbat inausketa mota ikus ditzakezu:

Izei baten silueta beltza atzealde zuri baten gainean.

Formazio inausketa

Zuhaitz gazteetan estruktura eta hazkuntza egoki bat izateko burutzen den inausketa da formazio inausketa

Zuhaitz beltza atzealde zuriaren gainean.

Mantentze inausketa

Inausketa honen bitartez hildako, gaixotasunak dauzkaten edo kaltetuta dauden arramak mozten dira zuhaitzaren osasun egoera eta itxura hobetuz.

Izei baten silueta beltza atzealde zuri baten gainean.

Segurtasun inausketa

Istripuak ekiditeko asmoz, segurtasun inausketa pertsona, eraikin edo ibilgailuentzako arriskutsuak izan daitezken arramak kendu beharra dagoenean erabiltzen da.

Izei beltza atzealde zuriaren gainean.

Gaztetze inausketa

Zaintza egokia jaso ez duten zuhaitz zahar eta artagabeetan burutzen den inausketa da gaztetze inausketa, kaltetutako zatiak erauzi eta hazkuntza berri eta indartsu bat bultzatuz.

Izei baten silueta beltza atzealde zuri baten gainean.

Inausketa estrukturala

Inausketa estrukturalaren helburua zuhaitzaren estruktura indartzea da, arazoak sor ditzaketen arramak kenduz eta hazkuntza ekilibratu eta seguru bat bermatuz.

Eskua emateko ikonoa. Akordioa, lankidetza edo lankidetza sinbolizatzen du.

Arreta pertsonalizatua

Bezero bakoitzari egokitutako arreta eskaintzen dugu, bere beharretara egokitu eta neurriko konponbideak aurkituz.

Zuhaitz handien zaintzan adituak 

2015etik